Global Training bekak 2017

20 Ekaina 2017

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, beste urte batez, 60 beka Global Training eskainiko dituela (bosgarren urtea da jada) jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Programan izena emateko epea ekainaren 14an ireki eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.

Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/

Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:

  • CVa ingelesez eta gaztelaniaz
  • Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz)
  • Argazkia karnet tamainan
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez denean, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango da kreditu guztiak egin izana justifikatuz.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da)
  • NAN fotokopia

Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Sandra Fernández) 943 85 11 00 telefonoan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut