Lanbideko diru laguntzak langabezian dauden ekintzaileentzat

09 Otsaila 2018

Langabezian dauden eta ideiak bat garatu edo jarduera bat abian jartzea nahi duten ekintzaileentzat diru laguntza.

Otsailak 20 bitartean aukera dute eskualdeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabal) ekintzaileek diru laguntzak eskatzeko ideia bat garatzeko edo jarduera berri bat abian jartzeko. Onuradun izateko, langabezian egon beharko dute besteak beste.

Horretarako, Azpeitiko Udalean honako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Ideiaren garapena laguntzarako, ideiaren laburpen bat, NAN fotokopia, ekintzaileen CV-a eta langabezian dagoenaren ziurtagiria.

Jarduera abian jartzeko laguntzarako, bideragarritasun plana, ekintzaileen CV-a, NAN fotokopia eta langabezian egotearen ziurtagiria.

Informazio gehiago

Top