Turislan: Turismoko Enplegu Azoka

13 Martxo 2019

Lan bila ari bazara, inoiz sektorean lan egin izan baduzu edo turismoari loturiko ikasketak badituzu, TURISLAN da zure moduko norakoa.

Euskadin hirugarren Turismo Enplegu Azokak harremanetan jarriko zaitu askotariko profilen bila ari diren sektoreko enpresarik onenekin, eta aukera emango dizu arduradunekin aurrez aurreko elkarrizketak egiteko. 

TURISLAN, ordea, lan munduan txertatzeko aukera bat izateaz gainera, kalitatezko enpleguaren eta sektorearen profesionalizazioaren aldeko apustu bat ere bada. 

Horregatik, eta lana modu aktiboan bilatzeko gaitasuna hobetzeko helburuz, tailer eta erakustaldi praktikoak ere izango dira azokan. Bestalde ponentzia gune bat ere izango da, topaleku, hausnarketarako eremu eta sektorean lan egiten duten pertsonen artean sinergiak sortzeko foro izan nahi duena. 

Informazio gehiago: turislan.ficoba.org

Turislanek zure laneko etorkizunaren norabidea alda dezakeelako. 

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut