GUREAK

Enpresa taldearen helburua  desgaitasunak dituzten pertsonentzako lan aukera iraunkorrak sortzea eta kudeatzea da, haien beharretara albait gehien egokituta. Gipuzkoako  desgaitasun intelektualak dituzten pertsonengan dugu jarrita lehentasuna.

Pertsona horiek guztiek beren gaitasun eta interesak guztiz gara ditzaten eta bizitza sozialean eta ekonomikoan aktiboki parte har dezaten lan egiten dugu, eta, horretarako, beren gaitasunetara egokitutako lan alternatibak sustatzen ditugu.


Errentagarritasun sozialik altuena eta kudeaketa eraginkorrena lortu nahi dugu, eta, horretarako, gure erakundea bezeroetara bideratzen dugu, haien behar eta itxaropenak asetzeko asmoz. Sail eta pertsona guztiak inplikatzen ditugu gure prozesu eta zerbitzuak hobetzeko zereginetan, eta ahalik eta lan aukera gehien lortzeko jarduera lehiakorrak, behar bezainbat, sustatzen ditugu.

MERKATUAN  ENPLEGUA

GUREAK-etik enplegua lan-merkatu arruntean sustatzen dugu pertsonak gizarteratzeko modu gisa. Horretarako, Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko Legea (LISMI) interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko aholkularitza integrala eskaintzen dugu. Halaber, enpresei aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu  desgaitasunak diotuzten pertsonak enpresan lanean hasteko prozesuan.

ENPLEGU BABESTUA

GUREAKek merkatuko lan aukeren alternatiba gisa bere negozio propietan ere lan aukerak eskaintzen ditu. Lan aukera ezberdin asko eta pertsonen beharretara egokituak. Bertan pertsonen garapen pertsonal eta profesionala sustatzen da eta laguntza horiek aurrera eramateko egiturak antolatzen dira. .

ORIENTAZIO ETA BITARTEKOTZA ZERBITZUA

GUREAK-ek prestakuntza, orientazio, enplegu eta bitartekotza zerbitzua eskaintzen du, baita  desgaitasunak dituzten pertsonei lana emateko aholkularitza zerbitzua ere.

GUREAK-ek, bere sail eta proiektu ezberdinen bidez, ondo ezagutzen ditu  desgaitasunak dituzten pertsonentzako  enplegu eskaintza hauen hartzaileak izan daitezkeen gizarte taldeak, eta prozesuan lan egiteko tresna egokiak garatu ditu. Parte-hartzaileen hautaketa GUREAK-eko lan orientaziorako teknikariek egingo dute, betiere, proiektuak gauzatuko dituzten herrietako udaletako gizarte zerbitzuekin harreman estuan arituz.

  • Helbidea1: Illarra Bidea, 4 (20018) Donostia-San Sebastián
  • Telefonoa1: 943 000 800
  • Faxa: 943 310 363
Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut