Print this page

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren izena emateko epea ireki da

13 Iraila 2021

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu.

Formakuntza irailaren 27an hastea aurreikusten da. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.

Lanzituz_15_Edizioa.jpeg