2024ko Beint Bekak

21 Martxo 2024

Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez.

Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta goi mailako unibertsitate-titulua (gradua) duten Euskadiko 30 urtez azpiko gazteei zuzenduta dago. Pertsona bakoitzeko 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua ematen du, nazioarteko helmugako bizi mailaren arabera.

 

Apirilaren 19a baino lehen izena ematera animatzen zaitugu ondorengo link-an:

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 873 589 telefonora eta galdetu Sandragatik.

Top