Azpeitiko ingeles akademia batek ingeleseko goi-mailako ezagutzak (C1-C2 maila) dituen pertsona bat behar du 2022-23 ikasturterako. Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia. Irailean sartzea aurreikusten da eta 2023ko ekainera arte jarraitzeko konpromisoa.
Betebeharrak:
- Eskolak prestatzea (akademiak emandako edukia)
- Eskolak ematea
- Ikasleen jarraipena egitea
- Ikastetxearekin zerikusia duten beste zeregin batzuk egitea.