IT Informatika-Arduraduna. Erref.: 2024174

17 Maiatza 2024

Azpeitian kokatuta eta sektorean liderra den enpresa industrialak honako profil hau behar du:

IT INFORMATIKA-ARDURADUNA.

Baldintzak:

  •       Informatika Ingeniaritzako gradua edo antzekoa.
  •       Gutxieneko esperientzia: 5 urte baino gehiago industria-enpresan, ERPko software-garapeneko ingeniari gisa, eta beste modulu batzuekin integratuta (CRM, SGA, TicketBai, Scada, etab.).
  •       SQL server programazio-lengoaiak, Cosmos, Oracle, C++, Visual Basic, .net.
  •      Sistemak: zerbitzari birtualak, VCenter,VMmare.
  •       Ofimatika: Excel aurreratua, PowerBi.

Baloratuko da:

  •       Iniziatiba, prozesuen analisia eta talde-lanerako gaitasuna, helburuak lortzeko plangintza eta antolamendua.
  •      Ahozko eta idatzizko ingelesa.

Eskaintzen da:

  •      Merkatuan liderra den enpresa-talde industrialean sartzea eta garatzea.
  •      Kontratu mugagabea.
  •      Soldata konpetitiboa: Soldata-ordainsari zehatza izangaiek emandako esperientzia espezifikoaren proportzioan oinarrituko da.
  •      Telelana egiteko aukera.

Funtzioak:

Softwarea eta integrazioak mantentzeko eta garatzeko arduraduna izango da:

  •        ERP modulu finantzarioak, komertzialak, ekoizpena, garraioa, CRM, TicketBai/SII, SGA, produkzio-planifikatzailea, scada, estraneta.
  •        Hardwarea kanpoko hornitzaileen laguntzarekin mantentzea.
  •        ERPak hobetzea, arauak egokitzea eta kanpoko datu-baseak migratzeko proiektuak.
  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Ostirala, 17 Maiatza 2024
  • info+:

    Link

Top