Turismo Jasangarrizko Ekintzen Sustatzailea. Erref. 2024200

11 Ekaina 2024

Iraurgi Berritzen-eko turismo arloari eta zehazki harrera eta arreta zerbitzuko arduradunari laguntza ematea helmugako eskaintza turistikoa sustatzeko eta komunikatzeko egiten diren jardueretan, zuzendaritzak zehazturiko definituriko jasangarritasun-parametroen esparruan. Bere funtzioak zehazki honakoak izango dira:

  •      Harrera eta arreta zerbitzua eskaintzea Eskualdeko Turismo Bulegoan (Loiola).
  •       Sustapen eta komunikaziora bideratutako ekintzen ejekuzioa, online esparruan (Sare Sozialak, web) nahiz offline (turismo bulegoa, turismo azokak eta bestelako ekitaldiak).
  •       Urola Erdiko turismo-eskaintza iraunkorra dinamizatzeko jarduerak egitea, hala nola gaikako bisita gidatuak egitea.
  •       Zuzendaritzari laguntza ematea ekimen eta produktu turistiko jasangarriak eta berauen euskarriak diseinatzen eta garatzen.

Ikasketak: 

Turismoa, Marketing, Artearen historia, Historia eta Geografia edo Giza Zientzien alorreko beste graduak.

Hizkuntzak: 

Euskera: C1 edo baliokidea.

Ingelesa edo/eta Frantseza: Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna egiaztatua.

Kontuan hartuko da:

Urola Erdian bizilekua izatea;Helmugako baliabide eta sektore turistikoaren gaineko jakintza; Komunikaziorako eta talde lanerako gaitasuna; Jarrera dinamikoa eta proaktiboa.

  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Asteartea, 11 Ekaina 2024
  • info+:

    Link

Top