Print this page

Bekak eta praktikak

Ikusi ondoren enpresa eta erakundeak eskeintzen ari diren beka eta praktika aukera desberdinak.

Urola Erdian

 

  • GAZTEENTZAT EKONOMIA ZIRKULARRAREN PRESTAKUNTZA ETA PRAKTIKAK
    GAZTEENTZAT EKONOMIA ZIRKULARRAREN PRESTAKUNTZA ETA PRAKTIKAK
    Mar 27, 2024
    Circular Berrindartzea 2024ko Prestakuntza-Programa: Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera barne hartzen ditu, gaian adituak diren tutoreen laguntzarekin. Horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta merkatuaren eskaria lan-eremu horretan trebatutako pertsonekin betetzea bilatzen du. AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa: Ingurumen zaintza estrategikoko proiektuak egitera bideratutako prestakuntza, ingurumen arloan euskal enpresentzako aukerak edo administrazio publikorako lan ildoak sor ditzaketen berrikuntzak sistematikoki identifikatzeko. Praktikak Basque Circular Hub-en egingo dira. NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa: Ihobek emandako prestakuntza ikastaroa jaso ondoren, gazteek ordaindutako praktikaldia egingo dute Basque Ecodesign Center-en edo programari atxikitako enpresetan; hala, enpresako ekonomia zirkularrari lotutako proiektuetan txertatuko dira, bai antolaketa ikuspegiarekin, bai produktu/zerbitzu ikuspegiarekin. EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua: Gradu teknikoko azken urtean dabiltzan eta Euskadin bizi diren 20 gazterentzako 20 plaza ditu programak; arloko espezialistek emandako prestakuntzaren ondoren, ordaindutako praktikaldia egingo dute programari atxikitako enpresetan, eta, hala, produktuaren ikuspegi esklusiboa duten ekonomia zirkularreko proiektuetan txertatuko dira. MURRIZTEARREN - Murrizteko neurtu: 35 plaza ditu gradu teknikoko unibertsitate titulua duten eta Euskadin bizi diren gazte…
    • Argitalpen data: Asteazkena, 27 Martxo 2024
  • 2024ko Beint Bekak
    2024ko Beint Bekak
    Mar 21, 2024
    Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez. Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu. BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta goi mailako unibertsitate-titulua (gradua) duten Euskadiko 30 urtez azpiko gazteei zuzenduta dago. Pertsona bakoitzeko 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua ematen du, nazioarteko helmugako bizi mailaren arabera.   Apirilaren 19a baino lehen izena ematera animatzen zaitugu ondorengo link-an: Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 873 589 telefonora eta galdetu Sandragatik.
    • Argitalpen data: Osteguna, 21 Martxo 2024
  • Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuen Kudeaketa
    Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuen Kudeaketa
    Urt 11, 2018
    Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntzarako agentziak, eskualdeko enplegua sustatzen ari den Ekintza Planaren baitan, Eskualdeko ikasleei Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak egiteko bitarteko laguntza eskaintzen die. Informazio gehiago behar izanez gero, 688 873 589 zenbaki telefonora deitu eta Sandragatik galdetu. Berehala jarriko gara zurekin kontaktuan.
    • Argitalpen data: Asteartea, 28 Azaroa 2023