Print this page

Zure negozio ideia edo proiektuak aztertzen lagunduko dizun tailerrean izena emateko epea zabalik da

02 Ekaina 2022

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? 7 saioetako “Ideiatik enpresara” formakuntzan, ideiaren azterketa eta baloraziotik hasi eta enpresa egitasmo bat sortu arteko pausuak ikusiko dira. Besteak beste, jarraitu beharreko tramiteak, enpresari eragingo dion fiskalitatea, gizarte segurantza etab.

Formakuntzan izena emateko epea zabalik dago eta ekain bukaeran emango dio hasiera.
Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.

Lanzituz_15_Edizioa.jpeg