Lan bila zabiltza?

Lan bila zabiltza?

Ikusi  indarrean  dauden  lan  eskaintzak ...       + IRAKURRI
Laguntza behar lana bilatzeko?

Laguntza behar lana bilatzeko?

Kontaktatu eskualdeko lan orientazio zerbitzuekin       + IRAKURRI
Prestakuntza behar duzu?

Prestakuntza behar duzu?

Ikusi lanerako prestakuntza ikastaroak...       + IRAKURRI
1 2 3

 

UROLA ERDIKO ENPLEGUA, ORIENTAZIO ETA PRESTAKUNTZA

Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazio bateratua eta eguneratua jasotzeko erreferentziazko topagunea izatea du helburu web atal honek.

 
ENPLEGUA

Eragile desberdinen lan eskaintza mota desberdinei buruzko informazio bateratua eta eguneratua aurkituko duzu: enpresen lan eskaintzak , beka/ praktikak, eta enplegu publikoa.

 
ORIENTAZIOA

Langabezian dauden pertsonei eta enplegua hobetzea nahi duten pertsonei zuzendutako zerbitzu guztien informazioa duzu eskura.

 
PRESTAKUNTZA

Eragile desberdinek eskaintzen ditugun lanerako prestakuntza aukerak ezagutu nahi? Lana bilatzeko tailerrak, langabetuentzat prestakuntza eta langileen etengabeko prestakuntza.

Hide Main content block

Enpresen lan eskaintzak - Urola Erdian

  • Menpeko pertsonak zaintzeko lan poltsa. Erref. 2021279
    Menpeko pertsonak zaintzeko lan poltsa. Erref. 2021279
    Urt 15, 2021
    Elkarte honek lan karga handiagatik menpeko pertsonak zaindu eta etxeko lanak egiteko langileen lan poltsa osatu nahi du. Honetarako ezinbestekoa da alor honi lotutako Ziurtagiri Profesional edo Erizain laguntzaile titulua edukitzea, eta, lan baimen izatea. Esperientzia eta euskara jakitea baloratuko da.
  • Zerbitzaria. Erref.: 2021278
    Zerbitzaria. Erref.: 2021278
    Urt 15, 2021
    Azkoitiko taberna batek zerbitzaria behar du. Esperientzia izatea eta euskara jakitea kontuan hartuko da.
  • Esportaziorako Back Office. Erref.: 2021277
    Esportaziorako Back Office. Erref.: 2021277
    Urt 15, 2021
    Eskualdeko enpresa batek pertsona bat behar du Back Office Esportaziorako. Ezinbestekoa: ingelesa eta frantsesa; administrazio-arloko ikasketak izatea. Funtzioak:  Eskaeren kudeaketa eta jarraipena eta logistika. Telefono bidezko arreta eta bezeroaren arteko lotura. Eskaintzak egitea eta bezeroei bidaltzea. Merkatu-azterketak. Merkataritza-sailari administrazio-lanetan laguntzea.
  • Obra-teknikaria. Erref.: 2021274
    Obra-teknikaria. Erref.: 2021274
    Urt 13, 2021
    Obra-teknikaria behar da Urola aldeko eraikuntza-enpresarako. Ezinbestekoa da: Aparejadore, Ingeniari tekniko, arkitektura, etab. alorreko ikasketak izatea. Kontuan hartuko da: eraikuntzaren sektorean esperientzia, euskaraz hitz egiten jakitea eta eskualdean bizitzea.
  • Igeltseroa. Erref.: 2021275
    Igeltseroa. Erref.: 2021275
    Urt 13, 2021
    Igeltseroa behar da Urola aldeko eraikuntza-enpresarako. Honako hauek baloratuko dira: eraikuntzaren ezagutza, esperientzia, euskaraz hitz egiten jakitea eta eskualdean bizitzea.

Azken Berriak

  • Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu?   Bidelan programan izena emateko epea ireki da
    Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu? Bidelan programan izena emateko epea ireki da
    Urt 15, 2021
    Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urriaren 25etik 29ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza,  Industria, Zerbitzuak  eta Menpekotasuna…
  • Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
    Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
    Urt 11, 2021
    Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza
  • Urolanprest Enplegu Gunea osatzen duten eragileak elkarlanean
    Urolanprest Enplegu Gunea osatzen duten eragileak elkarlanean
    Urt 07, 2021
    Urolanprest- Urola Erdiko -Enplegu eta Prestakuntza eragileen elkarlan gunearen topagunea ospatu da urriak 6an, Azpeitian Basazabal Jauregian. Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek eskualdean garatzen duen lankidetza gobernantza ereduaren testuinguruan kokatzen da. Topagunean eskualde mailan enplegu eta prestakuntza eremuetan diharduten 9 eragile eta 6 udaletako ordezkariak hartu dute parte. Topaguneak aukera eman…
curriculum

NOR GARA

Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdia eskualdeko enplegu zerbitzuetako eta formazio eta orientazio laboraleko eragileak gara, eskualdeko erakundeekin elkarlanean:

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut