BERRIAK (26)

Igandean hainbat egunkaritan argitaratutako lan eskaintzak bildu dizkizugu.

Aukeratu ikusi nahi duzuna! Lan eskaintzak honako egunkari hauetan argitaratutakoak dira: Berria, El Correo, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara eta El Pais.

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

  • Programaren 1.Fasea martxoaren 8an bukatu zen.
  • Martxoaren 19an 2. TREBATU Faseari hasiera emango zaio.

Txertatu Merkatuan programaren 3. edizioari otsailaren 15ean eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 19 partaideek hartu dute parte eta ondorengo baldintzak bete dituzte:

Formakuntza 3 bloketan banatuko da, lehenengoan ideia aztertu eta balioztatuko da, bigarrenean proiektua planifikatzeari ekingo zaio eta hirugarrengoan, enpresa sortzeko pausoak eta beronen kudeaketaren inguruko gaiak ikusiko dira.

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da.

Langabezian dauden eta ideiak bat garatu edo jarduera bat abian jartzea nahi duten ekintzaileentzat diru laguntza.

Otsailak 20 bitartean aukera dute eskualdeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabal) ekintzaileek diru laguntzak eskatzeko ideia bat garatzeko edo jarduera berri bat abian jartzeko. Onuradun izateko, langabezian egon beharko dute besteak beste.

Horretarako, Azpeitiko Udalean honako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Ideiaren garapena laguntzarako, ideiaren laburpen bat, NAN fotokopia, ekintzaileen CV-a eta langabezian dagoenaren ziurtagiria.

Jarduera abian jartzeko laguntzarako, bideragarritasun plana, ekintzaileen CV-a, NAN fotokopia eta langabezian egotearen ziurtagiria.

Informazio gehiago

Joan den ostegunean, hilak 24, Urolanprest egitasmoaren jarraipen bilera egin zen, bertan parte hartu zutelarik eskualdeko udal ordezkariek eta enplegu eragileek.

Bileraren lehen zatian Urolanprest web gunearen ibilbidearen jarraipena egin zuten, honen erabilera datuak aztertuz eta komunikazioan azken hilabeteetan egindako hobekuntzak azalduz. Ondoren eskualdeko langabeziaren datuak konpartitu ziren partehartzaileekin.

Otsaila aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 3. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17- 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako Sandra Fernández-ekin jar zaitezke harremanetan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituz.

Unibertsitate edo Lanbide Heziketako goi-mailako zikloko titulazioa daukazu? 20 - 44 urte bitartekoa zara? Langabezian zaude edo lanaldi erdiko lanetan baina zure profilarekin lotura ez duena? Eskualdeko enpresetan, praktikak egiteko interesa daukazu? Zure erantzuna baietza bada, HAZILAN programak aukera ematen dizu.

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.

Página 1 de 2
Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut