Enplegukolorea

Autoenplegua

Autoenplegua da pertsona batek, lan- edo enpresa-jarduera bat burutzerakoan, bere jabetzako negozio baten bidez bere buruarentzat lan egitea. Ekintzailetzan oinarritutako jarduera bat da, beraz, lan-merkatuan aritzearen ordezko aukera bat. Alegia, pertsona batek, bere kabuz, negozio edo enpresa-proiektu bati ekiten dio.

Autoenpleguak, ahalegina eta nekea eskatzen baditu ere, norberaren eta merkatuaren menpe bakarrik egotearen autonomiak dakarren betetasuna ematen du, sormena eta garapen profesionala ere bultzatuz.

 

ZERGATIK EKINTZAILETASUNA?

Ekintzailetasunean oinarritutako prozesu bati ekiteko erabakia arrakastarako aukera handiak dituen negozio-ideia batek sortutako "aukera" batek motibatua egon daiteke.

Horrez gain, besteren kontura lan egitearen zailtasunak ekarritako "beharrak" sortutako motibazioa ere izan daiteke autoenpleguaren aukera hau aukeratzera bultzatzen duena.

Informazio gehiago :
http://www.iraurgiberritzen.eus/index.php/eu/ekintzaletasuna/aholkularitza

http://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/enpresa-bat-sortzeko-era/y94-empleo/eu/

http://www.urolalde.com/indexeu.asp

 

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut