Ostiralean amaituko da Urola Lanbide Eskolan aurrematrikula egiteko epea

14 Ekaina 2017

Azkoitiko Urola Lanbide Eskolan aurrematrikula egiteko azken eguna ostirala, hilak 16, izango da. Matrikulazio epea, aldiz, uztailaren 13tik 19ra izango da.

Honako hauek dira eskolaren erdi- eta goi-mailako hezkuntza zikloak:

Erdi maila:

  • Mekanizazioko teknikaria
  • Instalazioa eta altzari hornikuntza
  • Zurgintza eta altzarigintza
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta

Goi maila:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut