KZgunea

 KZgunea zentruen sarea, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago. 2001. urtean jaio zen 2002-2005 Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barruan (EIGP) eta bertan euskal gizartea Informazioaren Gizartean integratzera zuzenduriko ekimen ugari jasotzen dira.

Alfabetizazio digitalerako proiektu honek hasieratik izan du EUDEL, Euskal Udalerrien Elkartearen babesa, Euskadiko udalerri guztietan IKT-en erabilpena eta formakuntza sustatuko zuen zentru publikoen sare bat martxan jartzeko helburuarekin.

Egun, KZgunea Euskadi eta Informazioaren Gizartearen bigarren planean kokatzen da, Euskadi 2015 Agenda Digitalean. Plan estrategiko, integral eta multidisziplinario honek orientazio sozialekobi helburu lortu nahi ditu: lehiakortasuna hobetzea eta herritarren ongizate maila eta bizitza-kalitatea handitzea. Zentzu honetan, KZgunea, bere-berezko duen ezarpen maila altuarengatik, Agenda Digitalak bere helburuak lortzeko erabil dezakeen aliatu nagusienetako bat da.

KZgunearen barnean garatzen diren aktibitate nagusiak Teknologia Berrien inguruko formaziora, IT Txartelaren frogen antolakuntzara eta enplegura sarbidea errazteko aktibitateetara zuzentzen dira batik bat. Pertsonek lan-mundura sartzeko erraztuko duten aktibitateak egiteko eskaria geroz eta handiago izanik, eta KZguneak aholkulari pertsonal bat doainik jartzen duela kontutan hartuta, azken urteetako parte-hartze datuak bikainak izan dira. Gainera, KZguneak programa sektorialak sustatzeko esfortzua handitu egin du.

Udaletxeentzat, KZgunea herritarrei zuzendutako aktibitate formatiboak egiteko eta ziurtagiriak banatzeko lagungarri izan daitekeen aliatu estrategikoa da.

Erabiltzailearentzat, KZgunea elkarlanerako espazio irekia da. Bertan, enplegu batetara sarbidea erraztuko dion doako formakuntza edota administrazio elektronikoa erabiltzen hasteko aktibitateak egiteaz gain, pertsonalki aberasgarriak izango diren esperientziak biziko ditu.

KZgunearen webgunea: Azkoitiko atala

KZgunearen webgunea: Azpeitiko atala

PRESTAKUNTZA ESKAINTZA OSOA

  • info +:

    AZKOITIKO BULEGOA

    Helbidea: Aita Madinabeitia enparantza z/g (Zubiaurre Elkargunea)
    Telefonoa: 943 02 36 19
    e-Posta:
    Weba:
    www.kzgunea.eus

    Link

    AZPEITIKO BULEGOA

    Helbidea: Enparan Dorretxea, 18
    Telefonoa: 943 02 36 20
    e-Posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
    Weba:
    www.kzgunea.eus

    Link

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut