Orientaziokolorea

Orientazio orokorra

Urola Erdian eragile desberdinek eskeintzen dituzten orientazio zerbitzuak.

Enplegua eta prestakuntzarako zuzendutako zerbitzuak, langabezian edo enplegua hobetzea nahi duten pertsonei zuzendua:

  • Informazioa lan eskeintzak eta prestakuntza tailerrak.
  • Prestakuntza ikastaroak enplegua bilatzeko.
  • Banakako orientazioa enplegua lortzeko. 

    0IraurgiBerritzen

  • IRAURGI BERRITZEN

    Nori zuzentzen zaio zerbitzua?

    Enplegu eta orientazio zerbitzua eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen da.   

    Zer eskaintzen da?

    Zerbitzua bi alor nagusitan bereizten da: Enplegu eta Orientazio zentroa. Enplegu Zentroaren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatzen laguntzen da bertan.

    Enplegu zentroak bere zereginak bete ditzan honako zerbitzuak ditu herritarren eskura:

    • Lan eskaintzak aurkitzeko ordenagailuak
    • Eskualdeko lan eskaintzak laburbiltzen dituen tabloia
    • Lanbideko enplegu eskaintzetara sarrera
    • Inguruan dauden prestakuntza zerbitzuak laburbiltzen dituen tabloia

    Orientazio Zentroaren xedea lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua eskaintzea da. Bertan, herritar bakoitzak dituen behar konkretuen araberako zerbitzua eskaintzen da hauei balizko lan irteera eta prestakuntza zerbitzuetan aholkularitza eskainiz. Helburu hauek bete asmoz, orientatzaileak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du ondorengo alorretan:

    • Lan elkarrizketak prestakuntza
    • Hautaproben prestakuntza
    • Prestakuntza beharren azterketa
    • Autoenplegurako informazioa 

    Non gaude? Harremanetarako: 

    Enplegu eta orientazio zentroak Azkoitia eta Azpeitian kokatzen dira.

    Azkoitian: Bizenta Mogel , 6 , 20720. Telefonoa: 943 08 34 69 

    Azpeitian: Sindikatu Zaharra. Enparan Kalea, 1. 20730. Telefonoa: 943 02 60 69

    Infomazio gehiago:    http://iraurgiberritzen.eus/index.php/eu/enplegua/enplegu-eta-orientazio-zentruak

  • 0Lanbide

  • LANBIDE

    Lanbidek, Enplegurako Orientazio Zerbitzuaren bidez, orientazioko profesionalen aholkularitza jartzen du zure eskura, zu lan-munduan sartzeko plan pertsonal bat egiteko, adostasun batera iritsita.

    Zer da? Lanbidek enplegu-eskatzaileei ematen dien zerbitzu bat da. Zerbitzu horren helburua da lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, zenbait tresna emanez eta zenbait ekintza diseinatuz etengabe modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasteko.

    ​Non gaude?

    Harremanetarako: ​Lanbide Azpeitia   Helbidea:Urola 6 Herria: AZPEITIA (GIPUZKOA) Telefonoa: 943023820 Faxa: 943023821   E-Mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

    ​​Informazio gehiago: http://www.lanbide.euskadi.eus/orientazioa/-/informazioa/zer-da-orientazio-zerbitzua/

  • 0bozi

  • BOZI

    Ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuak ondoko helburuak ditu:

    • Bere eremuko pertsonei informazioa eta orientabidea ematea prestakuntza eta ikaskuntzako eskaintzari buruz, haien interesak eta beharrak kontutan hartuta.
    • Prestakuntza eta ikaskuntza eta eskaria sustatzea.

    ​Bitartekota zerbitzua: ​

    Bizitzan zeharreko ikaskuntzarako egitasmora hurbiltzen denak informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitarteko bat aurkituko du. Eskualdean enplegua bilatu, lana aldatu nahi duen edo/eta maila profesionala hobetzeko asmoa duen edozeinen eskura egongo delarik. Bertan interesa agertzen duen pertsona guztiei harrera egingo zaielarik bai telefonoz, on line eta pertsonalki.

    Harrera honetan pertsona bakoitzari bere ibilbiderako edo ekintzarako beharrezko duen informazioa bere esku jarriko zaio. Berak duen edozein zalantzari argibideak emateko identifikazio datuak jasoko dira eta berak nahi izanez gero, elkarrizketa data bat jarriko zaio bitartekoarekin informazio gehiago emateko.

    Pertsonaren beharra jakinez gero ibilbidearen aukera emango zaio. Horrela ibilbide osoan zehar orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskura izango luke.

    ​Non gaude. Harremanetarako:

    Urola Ikastolako EtengabeKo Ikaskuntzako Aholkularitza Zerbitzua 

    Perdillegi Kalea 3 20730 (Azpeitia)​

    • Urola Ikastolako Etengabeo Ikaskuntzako Aholkularitza Zerbitzua
    • Altamira auzoa z/g
    • 20720 Azkoitia
    • Urola Ikastolako Etengabeo Ikaskuntzako Aholkularitza Zerbitzua
    • Altamira auzoa z/g
    • 20720 Azkoitia

  • 0Urolalde

  • UROLALDE

    Prestakuntza Zentroa: Langabetuentzat eta etengabeko prestakuntza eta Ziurtagiri profesionalak. Administrazioan, Informatika eta hizkuntza ikastaroak.

    JUAN XXIII, 16A 1º (AZPEITIA)

    Tel. 943 15 70 66 – Fax. 943 15 72 12

    Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • 0cepa

  • CEPA Uola Kosta

    Urola Kostako Helduentzako Hezkuntza, oinarrizko formakuntza, teknikoa eta  humanistikoakin nahi ditzute prestatu pertsonak, inguruarekin  ondo integratu ditzezen, unibertsitatera joateko gaitasunakin , lan merkaturatzeko edo bere enpresa sortzeko. Lanbide Heziketarako sarbide frogen prestakuntza; Hizkuntza ikastaroak helduentzat.

    Azkoitia: 943850399

    Azpeitia: 943812203

    Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut