Bidelan programan izena emateko epea ireki da

15 Apirila 2021

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 17tik 21era Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza,  Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 688 873 589 telefonora deituz (Sandra).

Top