Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren 14. Edizioan izen emateko epea zabalik da

28 Maiatza 2021

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu.

Formakuntzak ekainaren 14an emango dio hasiera eta 7 saio izango dira guztira. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute.

Lanzituz_12_web_eus.png

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut