BERRIAK (262)

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an Hazilan programaren 9. edizioa jarriko da martxan.

Hazilan programan fase ezberdinetan garatzen da:

  • "Aktibatu" fasea. Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira.
  • Prestakuntza transbersala: Informatika, Gatazken ebazpena, motibazioa eta abar.
  • Otsailaren 1etik aurrera, 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean.

Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Martxan da soldadura ikastaroa

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko "Urola Erdian ElkarEkinez UE3" proiektua garatzen ari da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honen baitan, soldadurako ikastaroa martxan da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan. Bertan, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden eskualdeko 10 pertsonak hartuko dute parte eta soldadurako ziurtagiri profesionala lortzeko aukera izango dute. Ikastaroa urriak 14tik otsailak 25 arte luzatuko da.

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Urolanprest- Urola Erdiko -Enplegu eta Prestakuntza eragileen elkarlan gunearen topagunea ospatu da urriak 6an, Azpeitian Basazabal Jauregian.

Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek eskualdean garatzen duen lankidetza gobernantza ereduaren testuinguruan kokatzen da.

Topagunean eskualde mailan enplegu eta prestakuntza eremuetan diharduten 9 eragile eta 6 udaletako ordezkariak hartu dute parte.

Captura_de_pantalla_2021-10-06_a_las_14.16.40.png

Topaguneak aukera eman du enplegu eremuko eragile publiko eta pribatuen artean, gai desberdinak partekatzeko: eskualdearen langabeziaren bilakaera, ezaugarriak eta egoera; gunean garatzen ari diren elkarlan proiektuen jarraipena (besteak beste Urolanprest web orria, UrolanEkin proiektua), eragileen zerbitzuen eskaintzaren aurkezpenak, eta aurrera begirako gunearen hurrengo pausoak.

PICE Feriak 2021

Urriaren 14an eta 15ean, Gipuzkoako Ganberak PICE Feriak 2021, Zerbitzuak eta Industriak, egingo ditu, kontratatzeko beharra duten Gipuzkoako enpresen, lana bilatzen ari diren gazteen eta Gipuzkoako Ganberaren arteko topagunea izateko. PICE Feriak 2021ra bertaratzen diren pertsonek, hainbat lan-eskaintza ezagutzeaz gain, praktika-eskaintzak ezagutu ahal izango dituzte, Europar Batasuneko herrialderen batean esperientzia profesional bat bizi ahal izateko. 

Informazio gehiago

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Página 10 de 18
Top