Enplegukolorea

Orientación especializada

Servicios de orientación especializada que se ofrecen en la comarca para personas con dificultades especiales o en desventaja social para lograr un empleo:

    0katealegaia

  • KATEALEGAIA

    KL Katealegaia Gipuzkoan elbarritasunen bat duten pertsonak lan munduan txertatzen 25 urteko ibilbidea duen ekimen historikoa da.

    Gaur egun KL 800 pertsona inguruk osatzen dute, zeinetatik %95a baina gehiago pertsona elbarriak diren (elbarritasun intelektuala, gaixotasun mentala, elbarritasun fisikoa eta elbarritasun sentsoriala).

    KL katealegaiaren jarduera nagusiki industriala da eta Euskadiko industria enpresa nagusienekin lan egiten du.

    GURE JARDUERA

    KLren jarduera, subkontratazio industrialean kokaturik, eskulan handia eskatzen duten ekoizpen prozesuetan dago zentraturik. Gure bezeroen beharrei erantzun integrala eskaintzen diegu. Enpresa malgua, profesionala eta konpetitiboa gara.

    Gure zerbitzuak hainbat eremuz arduratzen dira: elektronika, muntaiak, kableatuak, mekanizazioa, galdaragintza, kalitatearen kontrola, logistika, lan enklabeak.

    Orientabide eta lan munduan sartzeko zerbitzuak

    KL katealegaian %33ko edo gehiagoko elbarritasuna edo Elbarritasun Iraunkor Osoa duten pertsonentzat lan munduan sartzeko informazioa eta erremintak eskaintzen ditugu.

    Zure gaitasunetarako egokiturik dagoen lan bat aurkitzen laguntzen dizugu, eta horretarako zure eskura jartzen ditugu gure lanbide orientaziorako zerbitzu banakatua eta lan poltsa.

      Orientabide eta lan munduan sartzeko zerbitzuak

    KL katealegaian %33ko edo gehiagoko elbarritasuna edo Elbarritasun Iraunkor Osoa duten pertsonentzat lan munduan sartzeko informazioa eta erremintak eskaintzen ditugu.

    Zure gaitasunetarako egokiturik dagoen lan bat aurkitzen laguntzen dizugu, eta horretarako zure eskura jartzen ditugu gure lanbide orientaziorako zerbitzu banakatua eta lan poltsa.

    Gurekin harremanetan jar zaitezke lan eskaera orria hemen deskargatuz eta beheko helbidera bidaliz edo helbidearen bidez:

    KATEALEGAIA Giza-baliabideetako Saila

    pele Bailara, 35

    20128 HERNANI

    Telf. (943) 52.14.00

    Fax. (943) 34.40.76

    Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

    Edo Ehlaberen Urritasuna duten Pertsonen Euskal Enplegu Webgunean, Aholkularitza jasotzeko aukeratu dudan zentroan EHLABE Renteria aukeratuta:

     http://www.ehlabe.org/eu/eskatzaileak/erregistratu.aspx

  • 0GrupoGureak

  • GUREAK

    Enpresa taldearen helburua pertsona desgaituentzako lan aukera iraunkorrak sortzea eta kudeatzea da, haien beharretara albait gehien egokituta. Gipuzkoako desgaitu intelektualekin lan egiten dugu gehienbat.

    Pertsona horiek guztiek beren gaitasun eta interesak guztiz gara ditzaten eta bizitza sozialean eta ekonomikoan aktiboki parte har dezaten lan egiten dugu, eta, horretarako, beren gaitasunetara egokitutako lan alternatibak sustatzen ditugu.

    Errentagarritasun sozialik altuena eta kudeaketa eraginkorrena lortu nahi dugu, eta, horretarako, gure erakundea bezeroetara bideratzen dugu, haien behar eta itxaropenak asetzeko asmoz. Sail eta pertsona guztiak inplikatzen ditugu gure prozesu eta zerbitzuak hobetzeko zereginetan, eta ahalik eta lan aukera gehien lortzeko jarduera lehiakorrak, behar bezainbat, sustatzen ditugu.

    ERREGULAR ENPLEGUA

    GUREAK-etik enplegua lan-merkatu arruntean sustatzen dugu pertsonak gizarteratzeko modu gisa. Horretarako, Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko Legea (LISMI) interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko aholkularitza integrala eskaintzen dugu. Halaber, enpresei aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu ezinduak enpresan lanean hasteko prozesuan.

    ENPLEGU BABESTUA

    Enplegu babestua GUREAK-ek, inolako kosturik gabe, beren langileen artean zailtasun bereziak dituzten pertsona desgaituak kontratatzea erabakitzen duten enpresentzat eta erakundeentzat eskaintzen duen zerbitzua da.

    ORIENTAZIO ETA BITARTEKOTZA ZERBITZUA

    GUREAK-ek prestakuntza, orientazio, enplegu eta bitartekotza zerbitzua eskaintzen du, baita pertsona desgaituei lana emateko aholkularitza zerbitzua ere.

    GUREAK-ek, bere sail eta proiektu ezberdinen bidez, ondo ezagutzen ditu desgaituentzako enplegu eskaintza hauen hartzaileak izan daitezkeen gizarte taldeak, eta prozesuan lan egiteko tresna egokiak garatu ditu. Parte-hartzaileen hautaketa GUREAK-eko lan orientaziorako teknikariek egingo dute, betiere, proiektuak gauzatuko dituzten herrietako udaletako gizarte zerbitzuekin harreman estuan arituz.

    Illarra Bidea, 4  (20018) Donostia-San Sebastián

    1. 943 000 800

    Fax:  943 310 363

    www.grupogureak.com

  •  0Sartu

  • BATEGIN - SARTU

    Sartu irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta gizarte-zerbitzuen, enpleguaren eta formazioaren sektorean dihardu gizarte-desabantailan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko; horretarako, hala eskatzen duten pertsonengan eta gizartean behar diren aldaketak sustatzen ditugu eta erkidego integratzaileak sortzen laguntzen dugu. Hori guztia lortzeko, honelako zerbitzuak jartzen ditugu abian: enplegurako orientazioa, enplegurako formazioa, bitartekaritza, gizarteratzeko enpresak, etab.

    Helbideak: Agerritorre, 6. 20870 Elgoibar. Telf: 943748597 Paseo Bizkaia. 15-16 20010 Donostia. Telf: 943472426

    ORIENTAZIO ESPEZIALIZATUA

    Lanbide bitartez (BateginGipuzkoa agrupazioa kudeaketaz) desbantaila edota gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako zuzenduta dagoen zerbitzu berezi bat da, pertsonen lana bilatzeko gaitasun eta konpetentziak hobetzeko helburuarekin, beti modu pertsonalizatuan.

    • Helburu orokorra: Pertsonen baliabide pertsonal eta profesionalak ezagutu, lan munduan satzeko aukerak gehituz eta norberaren autonomia areagotuz.
    • Zeini Zuzenduta: Gizarte-bazterketako egoeran, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desbantaila egoeretan dauden pertsonak.
    • Zelan sartu: Lanbideko enplegu-bulegotik bideratuta
    • Lantzen ditugun ekintzak/ zerbitzuak:

    1. Enplegarritasun balorazioa, (pertsonalaeta profesionala)

      • Autoebaluazio bat egin, gaitasunak, abileziak, trebetasunak, prestakuntza... ezagutu eta interesak zehazteko.
      • Lana zer lanpostutan bilatu nahi dugun zehazten lagunduko digu.

    2. Lan bat lortzeko ekintzen planifikazioa.

      • Kurrikuluna, aurkezpen gutuna, elkarrizketa prestatu, norberaren hautagaitza, enpresen informazioa bilatu, IKTak enplegua bilatzeko, sare-sozialak...

    3.  Pertsonaren profil-profesionala egokitutako ikastaroen informazioa zabaldu

    4. Gaitasun profesionalak eta komunikazioa landu

    5. Enplegu eta prestakuntzarako dauden zerbitzuen informazioa gerturatu

     

    Helbidea: Enparan Kalea, 1. 20730 Azpeitia

Top